2024-2025 Kultur etxeko jarduerak

2024-2025 Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko jarduera eskaintza

Alegiako Udalak prest du 2024-2025 ikasturterako jardueren eskaintza. Cardio Dance, Pilates eta Hirugarren Adinekoen gimnasia izango dira eskainiko diren jarduerak eta izena emateko epea irailaren 2ko 9:00etatik irailaren 15era egongo da zabalik. Webgune honen bidez eman beharko da izena, azpiko botoian sakatuta eta jarraian duzue ikastaro bakoitzari buruzko informazio zehatza. Izena ematearen ordenaren arabera esleituko dira plazak.

JARDUERA ORDUTEGIA HASIERA EGUNA PREZIOA HILEKO
Cardio Dance (16 urtetik gorakoentzat) Astelehena eta asteazkena: 19:30-20:30. Irailak 16

Bazkideek: 26€

Ez bazkideek: 52€ 

Pilates

Astelehena eta asteazkena: 16:45-17:45.

Asteartea eta osteguna: 19:00-20:00.

Irailak 16

Irailak 17

Bazkideek: 26€ 

Ez bazkideek: 52€

Hirugarren Adinekoen Gimnasia Astelehena, asteazkena eta ostirala: 11:00-12:00.  Irailak 16 15€