IZFE Schedule

Ziurtagiri digitalak egiteko saioa

Data Ordua
2024/02/2117:00
Kokapena
Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur etxea

Otsailaren 21ean, asteazkena, ziurtagiri digitalen inguruko saio bat izango da kultur etxean 17:00etan. Espainiako gobernua administrazioa herritarrengana hurbiltzeko saioak egiten ari da eta egun horretan, bertaratzen diren herritarrek ziurtagiri digitalak unean bertan egin eta eskuratzeko aukera izango dute.

Saio horretan erregistro elektroniko orokorrean, justizia ministerioan, unibertsitateen ministerioan, atzerritartasun bulegoan eta IMSERSOko programetan egin daitezkeen izapideen inguruan hitz egingo da eta herritarrek dituzten galderak eta zalantzak argitzeko aukera izango dute.

Parte hartzea librea eta doakoa da eta Udaletik saioan parte hartzera animatu nahi dira herritarrak, ziurtagiri digitala eskuratzeko beste aukerarik ez delako Alegian.