IZFE Schedule

Alegiako jaiak

Data Ordua
2024/07/12 - 2024/07/15 All Day
Kokapena
Herrian barrena

Uztailaren 12tik 16ra ospatuko dira Alegiako jaiak. Festa batzordeak bertako zein kanpotik etorriko diren adin guztietako pertsonei zuzenduriko egitarau oparoa ondu eta bost egunez ez da aspertzeko tarterik izango. Ohiko ekitaldiak eta berrikuntzak uztartu dira aurtengo ekitaldian. Auto eta motor klasikoen kontzentrazioa, irrati zaharren erakusketa, Alegitalent, herritarren arteko apustua… Azpian duzue egitaraua aletuta.

Uztailak 12, ostirala

18:00. Alegiako erraldoi eta buruhandiekin eta Giro Arte dultzaina taldearekin KALEJIRA Larraitz auzotik abiatuta.

19:00. TXUPINAZOA Sutarri dantza taldearen eskutik. Jarraian, Txintxarriaren jaitsiera, jaien hasiera iragartzeko.

21:00. ZAHAGIARDOA zubian.

23:00. BARON ROJO taldearen kontzertua.

Uztailak 13, larunbata

09:00. Giro Arte dultzaina taldeak alaituriko DIANA.

10:00. Kotxe eta moto klasikoen kontzentrazioa San Juan kalean zehar.

11:00. Irrati zaharren ERAKUSKETA plazan.

12:00. SAGARDO DASTAKETA sardina eta txorizo erreekin.

17:00. Haurrentzako emanaldia XAIBOR DJaren eskutik.

19:00. Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran BERTSOLARIAK plazan. Gai-jartzailea: Imanol Artola “Felix”.

21:00. ZAHAGIARDOA Larraitz auzoan.

22:00. ELEKTROTXUFLA taldea kaleetan zehar Larraitz auzotik abiatuta.

00:00. DJ RISAS.

Uztailak 14, igandea

09:30. Herriko txistulariek alaituriko DIANA.

11:00. Erraldoiak dultzaineroekin elizatik abiatuta.

12:15. LA JODEDERA taldearen emanaldia.

Ondoren, IRAUNKORRAK txaranga kalez kale ibiliko da egun guztian zehar.

17:00. SOKAMUTURRA plazan.

18:30. Alegiako erraldoien KALEJIRA.

19:00. PENTATLOI erakustaldia eta herrikideen apustua eskolako patioan.

21:00. ZAHAGIARDOA zubian.

22:30. Muxutruk taldearekin ERROMERIA.

Uztailak 15, astelehena

09:30. Herriko trikitilariek alaituriko DIANA.

10:30. TXINTXARRIAK MARTXANeko kideen emanaldia plazan.

11:00. Jubilatuentzat HAMAIKETAKOA.

Ondoren, Iñigo Etxenike DJarekin DANTZALDIA.

11:00-14:00 HAUR PARKEA eskolako patioan.

14:00. Haur eta nerabeen BAZKARIA plazan.

16:30. HAUR PARKEA.

18:30. Apar festa.

19:00. DANTZALDIA Jose Mari Orbegozo eta Txomin Carrón DJaren eskutik.

20:00. BINGOA herri osoarentzat.

21:00. ZAHAGIARDOA plazan.

22:30. PURO RELAJO taldearen kontzertua.

Uztailak 16, asteartea

09:00. Herriko musikariek alaituriko DIANA.

10:00-12:00. Haurrentzako TAILERRAK Txintxarri Gaztelekuaren eskutik eskolako patioan.

12:15. ERRIMAK BI OINETAN emanaldia plazan Haatik Dantza Konpainiaren eskutik.

17:30. Haurrentzako toka txapelketa plazan. Ondoren merienda banatuko da.

18:30. Herritarren arteko TOKA TXAPELKETA plazan.

19:30. Joxe Mendizabalekin ERROMERIA.

21:00. ZAHAGIARDOA plazan.

22:00. SUTARRI dantza taldearen emanaldia plazan.

Ondoren, DANTZALDIA Joxe Mendizabalen eskutik.

00:00. Txintxarria eta jaiak agurtuko ditugu.

Bulebarrean 10etik 14ra

Ostiralerarte itxaron nahi ez duenak izango du lehenago ere festarako aukera. Izan ere, gaztetxeak antolatzen dituen Bibalabirjen festak asteazkenean bertan hasi eta igandean amaituko dira. Ohiko moduan, musika izango da bulebarreko egitarauko ardatz nagusia baina jada klasiko diren sagardo dastaketa, herri bazkari eta bertsolarien saioarekin batera, berrikuntzak ere izango dira.