IZFE Schedule

Irakurle taldea: 'Maitasun kapitala'. Karmele Jaioren parte hartzearekin.

Data Ordua
2024/10/2418:00
Kokapena
Udal Liburutegia

Alegiako Irakurle Taldeak urteko hirugarren saioa egingo du urriaren 24an. Karmele Jaioren ‘Maitasun kapitala’ liburua aztertuko dute 18:00etatik aurrera liburutegian. Saioa Amaia Goikoetxeak gidatuko du eta Jaio bera Alegian izango da, liburuaren inguruan solasean aritzeko.

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, gizonak duela urtebete utzi zuen arte. Oroitzapenetan murgilduta, Martinekiko bere mendekotasun emozionalaz ohartzen da, eta horrek agerian uzten dio, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat bazuen ere, maitasunarekin beti izan duen kontraesana. Aldi berean, tesi bat zuzentzen dabil Olga irakaslea, emakumeei maitasuna euren bizitzako erdigunea izaten erakutsi zaien moduan sakontzen duena, horretarako Artearen eta Literaturaren historiako zenbait lanetan oinarrituz. Pertsonaiek bizitako esperientziak eta bateko nahiz besteko artistek piztutako gogoetak tartekatuz, nobela anbiziotsu bat osatu du Karmele Jaiok, arin irakurtzen dena baina arrasto sakona uzten duena, nor bere buruari begira hausnarketara bultzatuz.

Irakurle taldearen saioetan parte hartzeko herritarrentzat ateak zabalik daudela gogorarazten da. Ez dago aurrez liburua irakurri beharrik saioetan parte hartzeko. Irakurle taldearen saioak irauten duen bitartean liburutegia itxita egongo da.