IZFE Schedule

Irakurle taldea: 'Bisita'

Data Ordua
2024/12/1218:00
Kokapena
Udal Liburutegia

Alegiako irakurle taldeak 2024ko azken saioa egingo du abenduaren 12an, osteguna, 18:00etatik aurrera. Mikel Pagadizabalen ‘Bisita’ eleberriaren inguruan ariko dira eta idazleak berak parte hartuko du saioan. Nora Urbizu Arozenak gidatuko du saioa eta tarte horretan liburutegia itxita egongo da. Saioan parte hartzeko, liburua irakurri beharrik ez dagoela gogorarazten da. Hauxe da liburuaren sinopsia:
Plater hegalari bat iritsi da Lur planetara, estralurtarrak etorri dira gugana, baina ez dute lur hartu ez Dakotan ez Minessotan, baizik eta Euskal Herrian zehazkiago, Anoeta herriko bi baserriren arteko soroan. Mundu osoa aztoratuko du gertakari horrek, baina batez ere bertakoak: zer da objektu hegalari ezezagun hori? Nondik dator? Zer nahi dute? Zer egingo dugu?