IZFE Schedule

I. Txupitxu Bizikleta Eune

Data Ordua
2025/11/08 - 2025/11/09 All Day
Kokapena
Herrian barrena

Alegiako Txupitxu Kirol Klubak I. Txupitxu Bizikleta Eune ospatuko du azaroaren 8an, larunbata. Egun osorako egitaraua antolatu dute mendi bizikleta ardatz hartuta. Goizeko 9:00etan Alegiako MTB zirkuituak ezagutzeko enduro martxa egingo da. Behin hori amaituta, 14:00etan parrillada izango da plazan parte hartzaile guztientzat eta ondoren zinta karrera egingo da opariekin. 16:00etan haurrentzako ginkana batekin osatuko da egitaraua.

Interesatuek lotura honen bidez eman dezakete izena eta azaroaren 5a izango da azken eguna.