IZFE Schedule

Irakurle taldea: 'Zoriona edo antzeko zerbait'

Data Ordua
2025/12/1217:00
Kokapena
Udal Liburutegia

Alegiako Irakurle Taldeak Karmele Mitxelenaren ‘Zoriona edo antzeko zerbait’ liburua aztertuko du abenduaren 12an, ostirala, 17:00etatik aurrera liburutegian. Irakurle taldera batu nahi duen herritarren bat balego, saioak irekiak izaten direla gogorarazi nahi da eta bertan parte hartzeko ez da beharrezkoa liburua irakurrita joatea. Nora Urbizu Arozenak egingo ditu dinamizatzaile lanak eta saioak irauten duen bitartean liburutegia itxita egongo da.

Mediterraneora etorri da emakume alargundu berria. Doluaren zamak atzean utzi nahi lituzke, itsaso bareago honetako ur urdinetan jostatu. Bizitzari berriz egin irribarre, bizitza berri bati esan ongi etorri. Protagonista bera da kontatzailea, eta idazkera dotore bezain biziz, pausatu bezain adierazkorrez doa kontatzen gogoaren zirrikituetan gordetzen dituenak, baita bere egunerokoan gertatzen zaizkionak ere. Bidaia fisiko eta psikologiko bat dakarkigu eleberri labur eta hunkigarri honek, betiko gai giltzarrietan pausalekuak eginez: maitasuna, heriotza, seme-alabak... mundu honetako gure igarotzeari zentzua ematen diotenak.