IZFE Schedule

Pilota jaialdi profesionala

Data Ordua
2025/10/0319:30
Kokapena
Elorri pilotalekua

Iñaki Artolak lau t’erdiko txapelketako final zortzirenetako kanporaketa jokatuko du urriaren 3an Alegiako Elorri pilotalekuan. 19:30ean hasiko den jaialdian, promozio mailako txapelketako partida bat ere izango da, Artolarenaz gain. Jaialdi horretarako sarreren salmenta egun eta ordutegi zehatz batzutan egingo da Elorri pilotalekuan bertan eta kultur etxean. Harmailetan zein kantxan eserita ikusteko sarrerek 25 euroko prezioa dute eta harmaila atzean zutik ikustekoek 20 eurokoa. Sarrerak egun hauetan egongo dira salgai:

-Irailak 26, ostirala, 18:00etatik 20:30era Elorri pilotalekuko kantxan.

-Irailak 29, astelehena, 11:00etatik 13:00era kultur etxean.

-Urriak 1, asteazkena, 11:00etatik 13:00era kultur etxean.

-Urriak 3, ostirala, 18:30etik aurrera kultur etxean.