IZFE Schedule

Irakurle taldea: 'Beti Mugan'

Data Ordua
2025/11/1417:00
Kokapena
Udal Liburutegia

Alegiako Irakurle Taldeak Ruben Ruizen ‘Beti Mugan’ liburua aztertuko du azaroaren 14an, ostirala, 17:00etatik aurrera liburutegian. Irakurle taldera batu nahi duen herritarren bat balego, saioak irekiak izaten direla gogorarazi nahi da eta bertan parte hartzeko ez da beharrezkoa liburua irakurrita joatea. Nora Urbizu Arozenak egingo ditu dinamizatzaile lanak eta saioak irauten duen bitartean liburutegia itxita egongo da.

Mundu Gerran, alemanek okupaturiko lurraldean jausten ziren hegazkinlari aliatuak eta beste iheslari batzuk etsaien eskuetatik libratzeko eratu zen Comète sarea, Belgikatik eta Frantziatik abiatuta, Euskal Herriko muga gurutzatu eta britainiarren babesean uzteko. Benetako gertakarietan oinarrituriko kontakizun horri beste hari bat gehitu dio egileak: Mattin umezurtz geratu den mutiko bat da, Baztanen bizi den osabak etxean hartuko duena. Osaba hori kontrabandotik bizi da, ordea, eta gaueko lanean sartuko du iloba ere. Nobela historiko eder bat idatzi du Ruben Ruizek, gure iraganaren ezagutza zabaltzeaz batera, abenturaz beteriko fikzioaren gozamena ematen diguna.