IZFE Schedule

KORRIKA 24 Alegian

Data Ordua
2026/03/2813:00
Kokapena
Herrian barrena

Martxoaren 19tik 29ra bitartean ospatuko da KORRIKAren 24. ekitaldia. Euskararen aldeko lasterketaren ekitaldi berri hau Atharratzetik abiatuko da eta Euskak Herran barrena hamar egunez 2175 kilometro egin ostean, Bilbon izango du helmuga. Alegiatik martxoaren 28an igaroko da KORRIKA 24, 13:19an. Eguerdian Zubietako joaldunak izango dira kaleetan eta eguerdian KORRIKA Aldabako bidegurutzera iritsiko da Ikaztegieta aldetik. Alegiara iritsi, Larraitz auzoa pasa eta Errotan saihesbidean sartuko dira. Saihesbidea igaro eta Benta Haundi aldera jarraituko du, handik Bidania aldera egiteko. Ibilbidea osorik Korrikaren APPan kontsultatu daiteke.

KORRIKA igaro ostean zahagiardoa egingo da, Joxe Mendizabalekin dantzaldia izango da eta txokolatea banatuko da.