IZFE Schedule
Porrotx eta Zapotxin. Mukwano Lagun elkartearen alde.
| Data | Ordua |
| 2026/03/13 | 17:00 |
| Kokapena |
| Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur etxea |
Martxoaren 13an Porrotx eta Zapotxin pailazoek emanaldi bat eskainiko dute 17:00etatik aurrera kultur etxean. Ugandan lanean diharduen Mukwano Lagun gobernuz kanpoko erakundearen aldeko jaialdia izango da eta bertaratzen direnek pailazoekin jolasean, bertsotan, kantuan eta dantzan aritzeko aukera izango dute.
Emanaldi horretarako sarrerak martxoaren 2an jarriko dira salgai kultur etxean 6 euroko prezioan. Emanaldirako sarrerekin batera, ‘0 ilara’ izeneko laguntza bonoak ere salduko dira prezio berean, Mukwano Laguni lagundu ahal izateko.