IZFE Schedule

Donosti Cup

Data Ordua
2026/07/07 - 2026/07/11 All Day
Kokapena
Elorri Futbol Zelaia

Uztailaren 7tik 11ra Donosti Cup txapelketako partidak jokatuko dira Elorri futbol zelaian. Uztailaren 7an hiru partida jokatuko dira eta gainontzeko egunetan launa. 7an, 8an eta 9an partidak arratsaldez izango dira eta 10ean eta 11n goizez.

Intxurreko gizonezkoen hiru taldek hartuko dute parte Donosti Cupen.Uztailaren 8an 16:00etan Intxurreko talde batek Madrid Unionen aurka jokatuko du eta uztailaren 9an alegiarren bi partida izango dira. 17:10ean Ebre Soccer Academyren aurka ariko dira eta 18:20an ADC Castillaren kontra.

Lotura honetan duzue Alegian jokatuko diren partida guztien zerrenda.