IZFE Schedule

'Udazkena musikaz' I. Alegiako Organo Jaialdia

Data Ordua
2026/09/26 - 2026/11/14 All Day
Kokapena
San Juan batailatzailearen Eliza

Irailaren 26an hasi eta azaroaren 14ra bitartean ‘Udazkena musikaz’ I. Alegiako Organo jaialdiaren lehen ekitaldia ospatuko da. Organoa ardatz duten lau emanaldi eskainiko dira, beti ere beste instrumenturen batek edo kantuak lagunduta. Alegiako organoaren 145. urteurrenaren harira antolatu den jaialdia da eta Udalak herritarrak kontzertuetara hurbiltzera animatu nahi ditu. Segidan duzue emanaldi bakoitzari buruzko informazio zehatza:

Irailak 26, larunbata

Organo eta tronpeta kontzertua.

Oier Gaston (organoa) eta Mikel Maniega (tronpeta).

20:00etan elizan.

Urriak 24, larunbata

Organo eta kantu kontzertua.

Gerardo Rifon (organoa) eta Juncal Baroja (sopranoa).

20:00etan elizan.


Azaroak 6, ostirala

Organo kontzertua

Juan de la Rubia.

20:00etan elizan.

Azaroak 14, larunbata

Organo eta koral kontzertua.

Matias Sagreras & Ensembe 16’

20:00etan elizan.