Berriak
Atzealdea
Artolak eta Rezustak binakako masterseko finalerdia jokatuko dute gaur Bengoetxearen eta Martijaren aurka
Jaialdia Logroñon jokatuko da eta irabazleek igandean Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortuko dute
2020·09·21
Iñaki Artolak eta Beñat Rezustak binakako masterseko finalerdia jokatuko dute gaur arratsaldean Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Bengoetxearen eta Martijaren aurka jokatuko dute eta bikote irabazleak igandean Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortuko du. Artolak eta Rezustak lehen postuan amaitu zuten ligaxka eta Bengoetxeak eta Martijak laugarren. Beste finalerdia Olaizolak eta Zabaletak jokatuko dute Altunaren eta Imazen aurka.