Berriak
Atzealdea
Bigarren faseko lehen garaipena lortu ezinda jarraitzen du Elorri Aldapak
Easo Basket Caprichoren aurka 47 eta 54 galdu zuen larunbatean Elorrin
2023·02·23
Elorri Aldapak bigarren fasean garaipenik lortu ezinda jarraitzen du. Bigarren jardunaldiko partida jokatu zuen larunbatean Alegian Easo Basket Caprichoren aurka eta 47 eta 54 galdu zuten alegiarrek. Lehen bi laurdenetan aurretik izan ziren alegiarrak baina baja dezenterekin iritsi ziren larunbateko neurketara. Horren ondorioz, azken bi laurdenetan alor fisikoak garrantzia izan zuen eta aurkariak hori baliatu zuen markagailuan tartea zabaltzeko.
Elorri Aldapa laugarren postuan dago 12 punturekin eta larunbatean 18:15ean Zarautzen jokatuko dute. Zarauztarrak sailkapeneko azkenak dira 10 punturekin eta aukera polita izan dezake Elorri Aldapak lehen garaipena lortzeko.