Berriak
Atzealdea

Frantziako Tourrean bolondres izan nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea

Uztailaren 2an, igandea, Alegiatik pasako den etapako ibilbidean bidegurutzeak zaintzeko lana egin beharko dute

2023·05·08


Uztailaren 2an Frantziako Tourreko bigarren etapa Alegiatik igaroko da. Amezketatik iritsiko da lasterketa eta Errotan Altzo alderako bidea hartuko dute. Tourreko antolakuntza egun horretan bidegurutzeen zaintza egiteko bolondres bila dabil eta interesatuek lotura honetan eman dezakete izena. Alegian 10 puntutan beharko da zaintza eta antolakuntzak 20 bolondresen kopurura iritsi nahiko luke.