Berriak
Atzealdea

Gaur 14:00etatik 19:00etara eta bihar 8:00etatik 13:00era San Juan kalea itxita egongo da ibilgailuentzat Kalebeheratik Tontokalera

San Juan kaleko 13 zenbakian teilatua eraberritzeko egin beharreko lanek eragingo dute mozketa

2023·03·24


Gaur, martxoak 24, ostirala, eta bihar martxoak 25, larunbata, San Juan kalea itxita egongo da ibilgailuentzat Kalebeheratik Tontokalera. Gaur 14:00etatik 19:00etara egongo da itxita eta bihar 08:00etatik 13:00era. San Juan kaleko 13 zenbakian teilatua konpontzeko lanak egin behar dituzte eta kamioiek sartu behar dutenez, ordu tarte horietan ezingo da hortik pasa. San Juan 13ra bitartean garajeak dituztenek Kalebeheratik sartu ahal izango dute eta San Juan 13tik gora garajeak dituztenek, Tontokaletik sartu beharko dute, ohiko norantzaren aurkakoan.