Berriak
Atzealdea
Herritar ugarik egin zuen bat Emakumearen Nazioarteko Eguneko aldarrikapenekin
Eztanda talde feministak deituta kontzentrazioa egin zen ‘Bakarrik azkarrago, elkarrekin urrunago’ lemapean
2022·03·09
Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo, martxoak 8. Eguneko aldarrikapenekin bat eginez, Eztanda talde feministak kontzentrazio bat deitua zuen 19:00etarako, egunaren bueltan antolatu duten Aste Morearen baitan. Udalak deialdiarekin bat egina zuen eta herritar ugari elkartu zen plazan ‘Bakarrik azkarrago, elkarrekin urrunago’ zioen pankartaren atzean.
Aste Moreko hurrengo ekitaldia bihar, osteguna, izango da. Pintxo Pote Morea antolatu da eta zerbait morea jantzita bertan parte hartzeko deia egin du Eztandak.