Berriak
Atzealdea

Intxurre Elkarteak hasi ditu 50. urteurreneko ospakizunak

Urtarrilaren 18an elkartearen inguruko dokumentala eskainiko dute eta 23an mendi irteera egingo dute elkartearen izen bereko mendira

2022·01·03


Hasi berri dugun 2022an 50 urte beteko ditu Alegiako Intxurre Kultur Kirol Elkarteak. Halako urtemuga seinalatua berezia izatea nahi dute bazkideentzat, alegiarrentzat eta ingurukoentzat eta horretarako ekitaldi ugari prestatzen ari dira, elkarteak bere historian zehar jorratu dituen alor guztiak kontuan hartuta.

Iragan larunbatean, urtarrilak 1, urtemugaren hasiera ekitaldia egin zuten elkartean bertan. Hainbat bazkide elkartu zen bertan eta balkoian pankarta jarri eta topa egin zuten. Urtarrilerako beste bi hitzordu ere badituzte iragarrita. Urtarrilaren 18an, asteartea, elkartearen historia jasotzen duen dokumentala eskainiko da 18:30ean zinean. Bertan, argazkia ateratzeko ere aprobetxatuko dute elkartekoek.

Urtarrilaren 23an, igandea, mendi irteera bat egingo dute. Intxurre mendira igoko dira goizeko 8:00etan, Langaurren bisita bat egingo dute ondoren eta elkartean hamaiketakoa izango da.