Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Jardueren ordutegiak luzatzea, ekitaldien edukiera zabaltzea eta elkarte gastronomikoak irekitzea erabaki du LABI batzordeak, besteren artean

2021·06·18


Osasun egoeraren bilakaera positiboa ikusita eta Eusko Jaurlaritzaren Bizi Berri III planean zehaztutakoa jarraituz, LABI aholku batzordeak indarrean diren hainbat neurri malgutzeko erabakia hartu du. Kultura, ostalaritza, merkataritza eta gizarte jardueren amaiera ordutegiak luzatzea, jardueretako edukierak zabaltzea eta elkarte gastronomikoak ireki ahal izatea dira hartutako neurrietako batzuk. Jarraian duzue zerrenda:

-Kultura, merkataritza, gizarte eta ostalaritza jarduerek 02:00etan izango dute amaiera edo ixteko ordua.

-Ostalaritzan mahai bakoitzean 6 pertsonako taldeak elkartu ahal izango dira.

-Elkarte gastronomikoak zabaldu ahal izango dira, ostalaritzako neurri berdinekin.

-Kirol jarduerak publikoarekin egin ahal izango dira.

-Ekitaldietako edukierak handiagotuko dira.

Neurri horiek dekretu batean bildu dira eta biharko, ekainak 19, 00:00etan sartuko dira indarrean. Horrekin batera, Espainiako gobernuak ekainaren 26tik aurrera eremu irekietan musukoa ez dela derrigorrezkoa izango iragarri du.

Dekretua azpiko loturankontsultatu daiteke eta neurriak 15-20 egunean berrikusiko dira.

PDF
0,2 MB
2021·06·19 Dekretua
Osasun egoera kontrolatzeko indarrean diren neurriak malgutzen dituzten neurri berriak biltzen dituen dekretua.