Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Euskarazko hitzaldiak hilaren 6an, 13an, 20an eta 27an eskainiko dira eta ordu erdiko iraupena izango dute

2021·06·22


KZ Guneak lau hitzaldi telematiko eskainiko ditu uztailean. Doako liburu elektronikoak nola jaitsi, argazkigintza mugikorra, RSSen bidez azken albisteak nola ezagutu eta doako filmen atariak izango dira hitzaldi horietan landuko diren gaiak eta KZ Gunearen You Tubeko kanalean jarraitu ahal izango dira. Lehena ekainaren 6an izango da, bigarrena 13an, hirugarrena 20an eta azkena 27an. Bakoitzak ordu erdiko iraupena izango du eta hilaren 8an, 15ean, 22an eta 29an gazteleraz ikusi ahal izango dira. Azpian dituzue hitzaldi bakoitzaren inguruko xehetasunak:

Hitzaldia: Doako liburu elektronikoak nola jaitsi

Uztailak 6, asteartea, 12:00 - 12:30. Euskaraz. 

Hitzaldia: Argazkigintza mugikorra

Uztailak 13, asteartea, 19:00 - 19:30. Euskaraz.

Hitzaldia: Azken albisteak ezagutu RSSei esker

Uztailak 20, asteartea, 12:00 - 12:30. Euskaraz.

Hitzaldia: Doako filmen atariak

Uztailak 27, asteartea, 19:00 - 19:30. Euskaraz.