Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
19:00etan Kalebeherako parkean izango den saiorako gonbidapenak webgune honetan edo telefonoz eskuratu daitezke

2021·06·22


Ekainaren 29an Sarini Zirko taldeak ‘Txoriak txori’ kale antzerkia eskainiko du 19:00etatik aurrera Kalebeherako parkean. Hizkuntza unibertsala, poetikoa eta dibertigarria duen familia ikuskizun bat da. Pertsonaiak emozio ezberdinetan zehar bidaiatzen du eta umorearekin jolas egiten du, une oro bidelagun izango duen txoritxo batekin.

Gogoan izan, egitarau osoa webgune honetako agenda atalean kontsultatu dezakezuela. Emanaldietarako gonbidapenak ekitaldi bakoitzean sartuta edo telefonoz eskatu daitezke, 943 65 46 98 zenbakira 10:00etatik 14:00etara deituta. Ekitaldi guztietan segurtasun eta osasun neurriak bermatuko dira eta ekintzetako protokoloa webgune honetan kontsultatu daiteke, ekitaldi bakoitzean sartuta. Gogoan izan, ekitaldiaren hasiera ordua baino 15 minutu lehenago zuen lekuetan eserita egon behar duzuela.