Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
19:30ean hasiko den saiorako gonbidapenak webgune honetan edo telefonoz eskuratu daitezke

2021·06·24


Uztailaren 1ean Barsanti Teatro taldeak ‘Kale gorrian’ kale antzerkia eskainiko du 19:30ean hasita plazan. Kale-antzerkiko ikuskizuna da Kale Gorrian. Adineko bikote bat etxerik gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta, gaur, ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da. Polizia beren balkoiaren azpian dago, gunea inguratuta dute, eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxe inguruan batu dira, egoera horren lekuko izan eta, beharbada, kexatzeko. Ikusiko dugu azkenean nola amaitzen den kontua. Justizia egingo al da?

Gogoan izan, egitarau osoa webgune honetako agenda atalean kontsultatu dezakezuela. Emanaldietarako gonbidapenak ekitaldi bakoitzean sartuta edo telefonoz eskatu daitezke, 943 65 46 98 zenbakira 10:00etatik 14:00etara deituta. Ekitaldi guztietan segurtasun eta osasun neurriak bermatuko dira eta ekintzetako protokoloa webgune honetan kontsultatu daiteke, ekitaldi bakoitzean sartuta. Gogoan izan, ekitaldiaren hasiera ordua baino 15 minutu lehenago zuen lekuetan eserita egon behar duzuela.