Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Distantzia ezin bada gorde, musukoaren erabilerak derrigorrezkoa izaten jarraituko du

2021·06·25


Espainiako Gobernuak dekretu bidez zehaztu duenez, ekainaren 26tik aurrera musukoaren erabilera ez da derrigorrekoa izango espazio irekietan, beti ere pertsonen arteko metro eta erdiko distantzia gordetzea posible bada. Neurri hori betetzen ez den espazio irekietan, espazio itxietan edozein baldintzetan zein garraio publikoetan derrigorrezkoa izango da. Beraz, edonon sartu nahi baldin bada, ezinbestekoa izango da musukoa erabiltzea.

Aire libreko kontzertu edo ekitaldi jendetsu batean zutik baldin bagaude, musukoa derrigorrezkoa izango da baina ekitaldia eserita baldin bada eta 1,5 metroko distantzia mantentzen bada, ez da derrigorrezkoa izango.

Azpiko loturan kontsultatu daiteke dekretua.

PDF
0,1 MB
2021·06·25 Dekretua
Espainiako gobernuak musukoen erabilera arintzearen inguruan ekainaren 25ean argitaraturiko dekretua.