Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
‘Esku Harriak: Oteizaren (h)aria lana’ emanaldia jarraitzeko aukera izan zuten bertan bildutako herritarrek

2021·06·25


Udako kultur egitarauaren barruan, Mugmus Laborategiak ‘Esku Harriak: Oteizaren (h)aria lana’ emanaldia eskaini zuen atzo arratsaldean Kalebeherako parkean. Musika, antzerkia eta bertsoa uztartzen dituen ikuskizuna ikusteko aukera izan zen eta bertaratu ziren herritarrek gustura jarraitu zuten emankizuna.

Gogoan izan, egitarauko gainontzeko ekitaldietarako gonbidapenak eskuratzeko webgune honetako agenda atalera jo dezakezuela edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu dezakezuela, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etarako ordutegian.