Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
19:00etan hasiko da eta gonbidapenak webgune honen bidez edo telefonoz eskuratu daitezke

2021·07·05


Udako kultur egitarauaren baitan, uztailaren 11n bertso saio bat egingo da 19:00etatik aurrera eskolako patioko karpan. Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia eta Beñat Gaztelumendi ariko dira kantuan. Imanol Artola "Felix"ek aurkeztuko du saioa.

Gogoan izan, egitarau osoa webgune honetako agenda atalean kontsultatu dezakezuela. Emanaldietarako gonbidapenak ekitaldi bakoitzean sartuta edo telefonoz eskatu daitezke, 943 65 46 98 zenbakira 10:00etatik 14:00etara deituta. Ekitaldi guztietan segurtasun eta osasun neurriak bermatuko dira eta ekintzetako protokoloa webgune honetan kontsultatu daiteke, ekitaldi bakoitzean sartuta. Gogoan izan, ekitaldiaren hasiera ordua baino 15 minutu lehenago zuen lekuetan eserita egon behar duzuela.