Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Alberdik eta Irazustabarrenak Tolosako bikotea izango dute aurkari Mungian jokatuko den lehian

2021·06·30


Intxurreko gizonezkoen nagusien mailako bikoteak Euskal Herriko kluben arteko ligako  finala jokatuko du Tolosaren aurka. Iragan ostiralean 22 eta 4 irabazi zuten Mundarroren aurkako finalerdia. Txapelketan jokatutako partida guztiak irabazita iritsi zen finalerdietara Julen Alberdik eta Aratz Irazustabarrenak osaturiko bikotea eta erosotasunez lortu zuten finalerako txartela, Astigarragakoei inolako aukerarik eman gabe. Tolosarrak Lemoa kanporatuta iritsi dira finalera. Finala ostiralean jokatuko da Mungiako pilotalekuan.