Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Herritarrek erantzun bikaina eman zioten udako kultur egitarauko ekitaldiari

2021·06·30


Eguraldi iragarpenek emanaldia Elorri pilotalekura lekualdatzera behartu zuten antolakuntza baina herritarrek, haurrak nagusiki, erantzun bikaina eman zioten Sarini Zirkoren ‘Txoriak txori’ emanaldiari. Pilotalekuaren erdian jarri zuten egiturak zerbait berezia ikusteko aukera izango zela aurreikusten zuen eta hala izan zen. Uztaiak, puxika, beste hainbat elementu… eta egitura. Antzezlaneko protagonistak egituratik zintzilik amaitu zuen saioa bertaratu ziren guztien txaloen artean.

Antzerki zaleek bihar bertan izango dute hurrengo hitzordua. Barsanti teatro taldeak ‘Kale gorrian’ antzezlana eskainiko du 19:30ean hasita plazan. Emanaldi horretarako gonbidapenak webgune honetan edo 10:00etatik 14.00etara 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta eskuratu daitezke.