Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Jende asko elkartu zen plazan udako kultur egitarauaren barruko ekitaldi berri bat jarraitzeko

2021·07·02


Adinean aurrera doazen Begoña eta Marinoren etxegabetzea du ardatz Barsanti teatro taldearen ‘Kale gorrian’ antzezlanak. Itxura batean zaurgarri bezala hartu daitekeen bikoteak duintasun erakustaldi izugarria egiten du beraien etxea kentzera datozenen aurrean eta ikusleek beraiekin bat egitea lortzen dute.

Adin guztietako herritar ugari elkartu zen atzo arratsaldean plazan historia hori kontatzen duen antzezlana ikusteko. Udako kultur egitarauak aurrera jarraitzen du eta hurrengo hitzordua uztailaren 7an eskainiko den 'Agur Etxebeste!' pelikularen proiekzioa izango da. Ekitaldi horretarako gonbidapenak webgune honetako agenda atalean edo 943 65 46 98 telefono zenbakira 10:00etatik 14:00etara deituta eskuratu daitezke.