Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
12:15ean hasiko da emanaldia eta gonbidapenak webgune honen bidez edo telefonoz eskuratu daitezke

2021·07·09


Uztailaren 16an, ostirala, Sutarri dantza taldeak emanaldi bat eskainiko du eskolako patioko karpan, 12:15etik aurrera. Gogoan izan, egitarau osoa webgune honetako agenda atalean kontsultatu dezakezuela. Emanaldietarako gonbidapenak ekitaldi bakoitzean sartuta edo telefonoz eskatu daitezke, 943 65 46 98 zenbakira 10:00etatik 14:00etara deituta. Ekitaldi guztietan segurtasun eta osasun neurriak bermatuko dira eta ekintzetako protokoloa webgune honetan kontsultatu daiteke, ekitaldi bakoitzean sartuta. Gogoan izan, ekitaldiaren hasiera ordua baino 15 minutu lehenago zuen lekuetan eserita egon behar duzuela.