Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
19:00etan hasiko da eskolako patioan eta gonbidapenak webgune honen bidez edo telefonoz eskuratu daitezke

2021·07·09


Uztailaren 16an, ostirala, haurrentzako Bertso-Jasa eskainiko dute Mikel Artolak eta Maialen Akizuk 19:00etatik aurrera eskolako patioko karpan. Txikienek bertsoarekin eta jolasarekin loturiko ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute.

Gogoan izan, egitarau osoa webgune honetako agenda atalean kontsultatu dezakezuela. Emanaldietarako gonbidapenak ekitaldi bakoitzean sartuta edo telefonoz eskatu daitezke, 943 65 46 98 zenbakira 10:00etatik 14:00etara deituta. Ekitaldi guztietan segurtasun eta osasun neurriak bermatuko dira eta ekintzetako protokoloa webgune honetan kontsultatu daiteke, ekitaldi bakoitzean sartuta. Gogoan izan, ekitaldiaren hasiera ordua baino 15 minutu lehenago zuen lekuetan eserita egon behar duzuela.