Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Parte hartu nahi duten pertsona interesatuek elkartearekin jarri behar dute harremanetan telefonoz edo emailez

2021·07·12


Alzheimerrak jotako senitartekoen elkarte bat sortzea erabaki zuenean. Partaide horiez gain, medikuen, psikologoen eta gizarte langileen aholkularitza dute eta baita Inmakulada Lanbide Ikastolaren eta Tolosaldea Lanbide Heziketako zentroaren laguntza ere.

Beraien ibilbidean zehar hainbat jarduera eta tailer garatu dituzte. Dementzia Bizitzen izeneko programa horien artean sartzen da eta elkarteak esku-hartze multimodal bat proposatzen du bertan. Etxean bizi diren eta dementzia duten pertsonekin ekintza esanguratsuak egitea proposatzen da (memoriaren lanketa, ariketa fisikoa, sukalde tailerrak…). Horretarako, pertsonan oinarrituriko arreta metodologia erabiliko da eta testuinguru komunitarioan egingo da.

Programa honetan etxeetan bizi eta dementzia diagnosia duten pertsonek hartu dezakete parte. Astean 3 egunetan 90 minutuko saioak egingo dira Tolosako Inmakulada Lanbide Eskolan. Egitasmoan parte hartzeko interesa izan dezaketenek edo informazio gehiago nahi dutenek Buru Bihotzez elkartera jo dezakete, 688 760 927 telefono zenbakira deituta edo burubihotzez@gmail.com helbidera idatzita.