Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Bertaratu ziren entzuleek ale ederrak entzuteko aukera izan zuten lau bertsolarien eskutik

2021·07·12


Atzo arratsaldean bertso saio bat egin zen eskolako patioko karpan. Udako kultur egitarauaren baitako ekitaldia izan zen eta bertaratu ziren entzuleek tarte ederra igarotzeko aukera izan zuten. Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio aritu ziren Imanol Artola “Felix”ek jarritako gaien inguruan.

Egitarauko hurrengo bi hitzorduak ostiralean, uztailak 16, izango dira. 12:15ean Sutarri dantza taldeak emanaldi bat eskainiko du eskolako patioan eta 19:00etan haurrentzako Bertso Jasa ikuskizuna eskainiko dute Maialen Akizuk eta Mikel Artolak eremu berean. Bi ekintza horietarako gonbidapenak webgune honetako agenda atalean, ekitaldi bakoitzean sartuta eskuratu daitezke edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta, 10:00etatik 14:00etarako ordutegian.