Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
19:30ean hasiko da Kalebeherako parkean eta gonbidapenak webgune honen bidez edo telefonoz eskuratu daitezke

2021·07·14


Uztailaren 21ean amaituko da udako kultur egitaraua. The Founes Troup taldeak eskainiko duen ‘Aukerak’ kale antzerkiak itxiko du azken asteetako eskaintza. Kalebeherako parkean izango da eta 19:30ean hasiko da. Nora zoazen dakizunean… argi daukazu zuk aukeratutako bidetik zoazela? Ala eraman zaitzaten uzten duzu? Gure erabakietatik, zenbat dira guk geuk hartutakoak eta zenbat dira errutinak eragindakoak? Zirku-ikuskizun bat bizitzako erabakiei eta joanekoa baino ez den bidaia batean aukeratu behar dituzun bideei buruz. "Aukerak" zirku garaikideko proposamena da, dimentsio metaforikoa eta poetikoa duena. Bertan, objektuen, teknika akrobatikoen eta irudien manipulazioaren bidez, bizitzako aukeren, giza harremanen eta bilaketaren inguruan hitz egiten du. Gure ametsak eta gure helmugak, bide bakarreko bidaia sortzen duten AUKERAK dira.

Gogoan izan, egitarau osoa webgune honetako agenda atalean kontsultatu dezakezuela. Emanaldietarako gonbidapenak ekitaldi bakoitzean sartuta edo telefonoz eskatu daitezke, 943 65 46 98 zenbakira 10:00etatik 14:00etara deituta. Ekitaldi guztietan segurtasun eta osasun neurriak bermatuko dira eta ekintzetako protokoloa webgune honetan kontsultatu daiteke, ekitaldi bakoitzean sartuta. Gogoan izan, ekitaldiaren hasiera ordua baino 15 minutu lehenago zuen lekuetan eserita egon behar duzuela.