Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Espazio publiko, parke, plaza eta antzekoetan ematen diren pilaketak ekidin nahi dira eta uztailaren 16ko 00:00etan jarriko da indarrean

2021·07·15


LABIren aholku batzordeak neurri murriztaile berri bat jarriko du indarrean gaur gauerdian. 00:00etatik 06:00etara bitartean mugatuta egongo dira bizikide ez direnen arteko kaleko topaketak. Espazio publikoetan, parkeetan, plazetan eta antzeko eremuetan goizaldean ematen diren jende pilaketak ekiditea da neurri horren helburua LABI batzordeak adierazi duenez. Dekretua gaur argitaratu da Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta azpiko loturan kontsultatu daiteke.

PDF
0,2 MB
2021·07·15 Dekretua
00:00etatik 06:00etara espazio publikoan jende pilaketak mugatzen dituena.