Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Zuhaitzen adarretan aurkitutako toallatxoek eta udaletxeko plaza inguruan jasotako hondakin kopuruak deitu du arreta

2021·07·21


Duela hilabete batzuk jakinarazi zen bezala, ibaiaren eta naturguneen egoera ekologikoa hobetzeko asmoz, aurten lehengo aldiz Alegiako Udalak ibaiaren eta naturguneen hondakin solidoak biltzeko eta kentzeko zerbitzua kontratatu du .

Maiatzean,  Langaurreko atsedenlekutik 106,381 kilo zabor bildu ziren. Honetaz gain, iturriak, su tokiak eta atsedenlekua ere txukundu ziren. Ekainean, Txulubitxo errekako inguruko bi hondakin pilaketak ere garbitu ziren, 3978,65 kilo zabor bilduz.

Eta uztailean, Oria ibaiaren, Aritzaga errekaren eta Txubiritxo errekaren ubide eta bazterretatik 577,965 kilo hondakin solidoak bildu ziren, denera 4663 kilo zabor bildu dira azken garbiketa lanetan. Aurkitutakoen artean aipatu beharra dago: bi trafiko seinale, kotxe gurpilak, obrako konoak, etb. bildu direla. Aipatzekoa ere zuhaitzen adarretan trabatuta aurkitutako toallita kopuruak eta kaleko hondakin kopuruak udaletxeko plaza inguruan.

Baina lan hau ez da nahikoa inguruan ikus ditzakegun hondakin guztiak kentzeko; horregatik, irailean egingo den hurrengo garbiketan parte hartzeko deia egin nahi dizuegu. Ea denon artean lan eginez Alegia garbiagoa lortzen dugun. Udalak dagokion unean emango du garbiketan laguntzeko izena emateko modu eta epeen berri.

Gainera aipatu beharra dago, Gipuzkoako Foru Aldundiak 4612,14 euroko dirulaguntza eman diola Alegiako Udalari proiektu hau aurrera eramateko.