Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Alegiarraren hurrengo hitzordua abuztuaren 8an Rigan jokatuko den Europako kopako proba izango da

2021·07·27


Paula Del Pozo bigarren sailkatu zen iragan asteburuan Logroñon jokaturiko Espainiako triatloi txapelketarako sailkatze proban. Distantzia olinpikoko txapelketa horiek irailean Banyolesen jokatuko dira eta alegiarra bigarren izan zen maila nagusiko sailkatze proban. 1500 metro igerian, 36 kilometro eta erdi bizikletan eta 10 kilometro korrika egin behar izan zituzten parte hartzaileek. Helmugan azkarrena Maria Casals izan zen 2:06:11ko denborarekin eta Del Pozo bigarren helmugaratu zen 2:07:50ko denbora eginda. Del Pozok 31 segundo atera zizkion hirugarren izan zen Alzagari.

Gauzak horrela, alegiarraren hurrengo hitzordua abuztuaren 8an Rigan (Letonia) jokatuko den Europako kopako sprint distantziako proba izango da. Bertan, 750 metro igerian, 22 kilometro bizikletan eta 5,1 kilometro korrika osatu beharko dituzte.