Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Parte hartzaile guztiek oroigarri bana jaso zuten Jokin Altuna pilotariaren eskutik

2021·07·28


Intxurre pilota taldeak antolatuta Udako Pelota Eskola bat egin da ekainean eta uztailean. Gorka Altunaren gidaritzapean Alegiako eta Ikaztegietako 18 neska-mutilek hartu dute parte bertan eta atzo arratsaldean eman zitzaion amaiera Alegiako Elorri pilotalekuan ospatu zen pilota jaialdi batekin.

Jaialdiaren amaieran, parte hartzaile guztiek oroigarri bana jaso zuten Jokin Altuna pilotariaren eskutik. Antolatzaileak pozik azaldu dira pilota eskolak izan duen arrakastagatik eta eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartu duten gaztetxo guztiei eta baita jarduera hori garatu ahal izatea ahalbidetu duten guztiei ere.