Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Alegiarrak proba bikaina osatu du eta korrikako zatian zabaldu du aurkari guztiekiko tartea

2021·08·08


Handia egin du Paula Del Pozok!! Alegiarrak junior mailako Europako triatloi kopako proba irabazi du gaur goizean Rigan (Letonia). Europako kopako zortzigarren proba zen gaurkoa eta alegiarrak nagusitasunez irabazi du. Igerian egin beharreko 750 metroko lehen zatia lasterketa buruan amaitu du Firsova errusiarrarekin batera. Bizikletako 22 kilometroetan hainbat triatloilari elkartu dira talde batean eta Del Pozok korrikako zatian hautsi du lasterketa. Bost kilometro horietan aurkari guztiak baino indartsuagoa izan da eta lehen postuan helmugaratzea lortu du. Alegiarra Espainiako selekzioarekin aritu da gaurkoan eta bere bi taldekide izan ditu podiumean. Raquel Alzaga izan da bigarren eta Paula Sanchez hirugarren.

Bere ibilbideko lorpenik handiena lortu du gaurkoan alegiarrak. Zorionak Paula!!