Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Egoeraren bilakaera positiboa dela baina joera egonkortzeko neurriak mantentzea egokia dela adierazi du Sagardui osasun sailburuak

2021·08·18


Gaur goizean LABIren batzorde teknikoak indarrean diren neurriak malgutu edo ez zehazteko bilera egin du. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako osasun sailburuak bileraren ostean adierazi duenez, intzidentzia metatuaren bilakaera positiboa ari da izaten abuztuaren hasieratik baina oraindik neurriak malgutzeko goizegi dela adierazi du, beheranzko joera horrek egonkortu egin behar duelako eta ospitaleetan presioa altua delako. Horrenbestean, beste astebetez gutxienez indarrean diren neurriak mantenduko dira eta LABIren batzorde teknikoak abuztuaren 26an, osteguna, egingo du hurrengo bilera.