Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
2010a baino lehen jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago deialdia, eskuz zein palaz aritzeko

2021·08·30


Intxurre Pilota Eskola hasi da 2021-2022 ikasturtea antolatzen. Horretarako, izena emateko epea zabaldu du 2010. urtea baino lehen jaiotako neska-mutilentzat. Eskuz zein palaz aritzeko aukera eskainiko du pilota eskolak eta ondoko mailetan banatuko dira, adinaren arabera:

-Bigarren urteko alebinak. (2010ean jaiotakoak)

-Infantilak.  (2008an eta 2009an jaiotakoak)

-Kadeteak. (2006an eta 2007an jaiotakoak)

-Jubenilak. (2004an eta 2005ean jaiotakoak)

-Nagusiak.

Entrenamentuak irailean hasiko dira. Izena emateko edo informazio gehiago jaso ahal izateko 620 409 838 telefono zenbakira deitu behar da.