Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara egongo da zabalik eta edukiera neurriek indarrean jarraituko dute

2021·08·30


Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxea zabalik egongo da irailaren 1etik aurrera, udako oporrengatik abuztuan itxita egon ostean. Goiz eta arratsaldeko ohiko ordutegian egongo da zabalik. Goizez 10:00etatik 13:00era eta arratsaldez 15:00etatik 21:00etara. Liburutegiak ere ohiko ordutegia berreskuratuko du. 16:30etik 19:30era egongo da zabalik eta aurrez deitu egin beharko da. Gimnasioa erabili nahi dutenek ere, aurrez hitzordua hartu beharko dute kultur etxera deituta, aurreko ikasturtean bezala. Eraikinera sartzeko musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da.