Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Behe, erdi eta goi mailako ikastaroak eskainiko dira eta irailaren 22ra bitartean eman daiteke izena

2021·08·31


Alegiako Udalak, eskualdeko euskalgintzako hainbat eragilerekin elkarlanean, 2021-2022 ikasturtean herrian bertan euskara ikastaroak eskaintzeko baliabideak jarriko ditu. Euskara maila hobetu edo hizkuntza ikasi nahi dutenei gauzak erraztea du helburu egitasmoak eta hala nahi duten herritarrak pausoa ematera animatu nahi dira.

Behe, erdi eta goi mailako ikastaroak eskainiko dira. Izena ematen duen pertsona kopuruaren arabera, lehenik herrian bertan taldeak antolatzea posible ote den ikusiko da eta gutxieneko kopuru hori lortzen bada, zerbitzua herrian bertan eskainiko da. Urtero bezala, Udalak diruz lagunduko die izena ematen dutenei.

Izena emateko epea zabalik da eta azken eguna irailaren 22a, asteazkena, izango da. Interesatuek lotura honetan dagoen orria deskargatu, bete eta udaletxean entregatu dezakete edo orria udaletxean bertan jaso.