Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Irailaren 8a izango da azken eguna eta interesatuek posta elektronikoz bidali beharko dituzte datuak

2021·09·03


Intxurre pilota taldeak pilota eskola zerbitzua eskaini du udan zehar. Bada, egitasmoak izandako arrakasta ikusita, taldeko arduradunek irailetik aurrera jarraitzea erabaki dute. Astelehen arratsaldetan izango dira saioak eta 5 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta egongo dira. Irakasleak Intxurre pilota eskolako kideak izango dira.

Izena emateko epea irailaren 8ra bitartean egongo da zabalik eta interesatuek udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera bidali behar dituzte ondoko datuak:

-Izen abizenak.

-Jaiotza data.

-Ikasturtea.

-Harremanetarako telefono zenbakia.

-Posta elektronikoa.

Behin izena emateko epea amaituta, arduradunak gurasoekin harremanetan jarriko dira xehetasunen berri emateko. Norbaitek informazio gehiago nahiko balu, aipatu helbide elektronikora idatzi dezake.