Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Interesatuek hizkuntza eskolaren webgunearen bidez egin ahal izango dute matrikula eskaera

2021·09·06


Hizkuntza Eskola Ofizialek zabaldu dute 2021-2022 ikasturterako izena emateko epea. Tolosako egoitzan frantsesa edo ingelesa ikasi nahi dutenek zabalik dute matrikula eskaera egiteko epe hori eta irailaren 17a izango da horretarako azken eguna. Izena hizkuntza eskolaren webgunearen bidez eman behar da, lotura honetan.

Frantsesa ikasi nahi dutenek A1, A2, B1, B2.1 eta B2.2 mailak izango dituzte eskura. Ingelesez berriz, A1, A2, B1, B2.1, B2.2 eta C1 mailak eskainiko dira. B2.1, B2.2 eta C1 mailetan ikastaro erdi presentzialak ere eskainiko dira.

Frantseseko klaseetan hasteko ezinbestekoa izango da 2021ean 16 urte betetzea. Ingelesean hasteko, 2021ean 14 urte betetzea eskatzen da. Ikasturtearen prezioa 72,36€koa da eta informazio gehiagorako goiko lotura kontsultatu daiteke, info@eoitolosaheo.net helbidera idatzi daiteke edo 943 69 75 60 telefonora deitu daiteke.