Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Igerian 750 metro egin zituzten, 19,8 kilometro bizikletan eta korrika 5 kilometro eginda amaitu zuten

2021·09·06


Paula Del Pozok junior mailako Europako triatloi kopako proba jokatu zuen atzo Banyolesen (Katalunia). Alegiarrak hamalaugarren postua lortu zuen sprint distantzian jokaturiko proban. Igerian 750 metro egin behar izan zituzten, bizikletan 19,8 kilometro eta korrika 5 kilometro. Del Pozo alegiarrak 10:27an egin zuen igeriketako zatia, 28:39an bizikletako distantzia eta korrikako azken kilometroak 18:12an egin zituen. Proba irabazi zuen Tilda Mansson suediarrarengandik 1:12ra helmugaratu zen Del Pozo.