Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Goengo neskek etxean jokatuko dute Realaren aurka eta jubenil mutilak Seguran ariko dira

2021·09·15


Iazko denboraldian osasun krisiagatik lehiatu gabe egon ostean, Intxurre futbol taldeko hainbat futbolari asteburuan hasiko dira 2021-2022 denboraldia lehiatzen. Emakumezkoen gorengo mailako taldea eta gizonezkoen jubenilak izango dira lehian hasiko diren lehenak. Gorengo mailako neskak lehen mailako hirugarren multzoan ariko dira eta lehen partida Elorrin jokatuko dute larunbatean 15.30ean Realaren aurka.

Gizonezkoen jubeniletako taldea ere lehen mailan ariko da, zazpigarren multzoan. Lehen jardunaldian Seguran jokatuko dute larunbatean 16:00etan Segura Goierri taldearen aurka.

Datozen asteetan talde gehiago hasiko dira lehiatzen.