Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Jarduera kultural, sozial eta komertzialetako barruko edukierak %75era igo dira eta neurriak irailaren 18ko 00:00etan sartuko dira indarrean

2021·09·17


LABIren aholku batzordeak indarrean diren neurri murriztaileak malgutzeko erabakia hartu du. Jarraian zehazten diren neurriak biltzen dituen dekretua irailaren 18ko 00:00etan sartuko da indarrean. Hauek dira neurri nagusiak:

-Jarduera kultural, sozial eta komertzialek lokalen barruan %75eko edukierarekin egin ahal izango dute lan eta itxiera ordua 03:00etan izango da.

-Gaueko aisialdiko lokalek ere 03:00ak arte egin ahal izango dute lan. %50eko edukierarekin, musukoarekin, dantza egiteko aukerarekin baina eserita kontsumitu beharko da.

-Mahaien edukiera ere eguneratu da. Barruan 8 pertsona elkartu ahal izango dira mahaiko eta kanpoan 12.

-Gizarte, kultura eta kirol jardueretan gehieneko edukiera barruan 1500 pertsonakoa izango da eta kanpoan 1800. 3000 pertsonatik gorako eremuetan, barruan edukieraren %40a eta kanpoan %60a.

-Barruko instalazioetako kirol jarduerak gehienez 16ko taldeetan.

-Elkarte gastronomikoen funtzionamendua ostalaritza lokalen oso antzekoa izango da.

Dekretua bihar argitaratuko da eta lotura honetan kontsultatu ahal izango da argitaratzen denean. Neurriak hamabost egun barru berraztertuko dira.