Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Ingelesa eta frantsesa ikasteko aukera izango da eta hamabi asteko iraupena izango dute

2021·09·30


Urritik aurrera, enpresei eta bertako langileei zuzendutako hizkuntzen beste bi ikastaro eskainiko ditu Tolosaldea Garatzenek. Ahozko frantses eta ingeles ikastaroak izango dira eta Elduaien Hizkuntza Eskolarekin elkarlanean antolatuta, 12 asteko iraupena izango dute.

Frantseseko eskolak asteazkenetan izango dira, urriaren 6tik aurrera. Ingeleseko klaseak, berriz, ostegunetan izango dira, urriaren 7an hasita. Biak ala biak, 13:00etatik 15:00etara bitarte izango dira, Lehiberri Zentroan.

Izen-ematea ere webgunean egin beharko da, lotura honetan. Lehiberri Foroko kide diren enpresentzat doakoak izango dira ikastaroak; gainerakoek, 150€ ordaindu beharko dute.