Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Aerobik, pilates edo hirugarren adineko gimnasia egin nahi dutenek webgune honen bidez eman behar dute izena

2021·09·21


Alegiako Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeak 2021-2022 ikasturterako prestatu duen ikastaroen eskaintzan izena emateko epea ostiralean, irailak 24, itxiko da. Aerobik, pilates eta hirugarren adinekoen gimnasia dira eskaintzen diren jarduerak eta bakoitzaren inguruko xehetasunak ezagutzeko eta izena eman ahal izateko, lotura honetan sartu behar da. Webgunearen bidez izena eman ezin dutenek 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu dezakete.